BIOGRAFIAK

BEGOÑA KREGO

Santurtzin jaioa, Dantza Klasikoan lizentziatua da, Balentziako Arte Dramatiko eta Dantzako Kontserbatorioan.

Dantza garaikidearen teknika ezberdinak ikutu ditu Peter Goos, Saburo Tesiwaguara, Carmen Werner, Cesc Gelabert, David Zambranorekin… Dantza flamenkoa ere ikasi zuen Elvira Andresekin, sormen dantza Eric tharmesekin, Afrikako dantza Koffi Kokorekin eta afro-kubatar dantza Arnaldo Pattersonekin.

Antzezle gisa, clown, ahots, inprobisazio eta beste teknikako kurtsoak jaso ditu.

Mat Work Pilatesko monitorea da (Body Intelligent ziurtatuta), Gideon Avrahami zuzendua.

Sanatana Dharma Yogako prestakuntza dauka.

Koreografo eta dantzari bezala ondorengo ikuskizunak egin ditu: “Bilbao-Bilbao”, “Okupado”, eta beste batzuk Karraka conpainiarekin; “Sorgina eta Robinson Crusoe” Madrileko Irrizko Operarekin; “Tira hariari” eta “Animaliak” la Dinamika-rekin; “Pendragonen ezpata”, “Txubaskos”, “Dendaren atzekaldean”, “Ardi galdua”, “Ezkertiak”… Traspasos, Forros, Con Buen pie, Matxalen Bilbao, Organik eta La Dinamika conpainiekin. Mikel Gómez de Segura, Luke Tagua, Natalia Monge, Ramón Barea eta besteen zuzendaritzapean.

Era berean, hainbat bakarlan sortu ditu bere ibilbidean zehar: “Ebaki eta aldatu”, “Esfera”, “Nire ametsan”…

Berak sortu dituen azken dantzalanak hauek izan dira: “Así y restar”, (kale ikuskizuna) 2011an BAD Festivalean estreinatuta eta “Spaceko Zarama”, (umeentzako ikuskizuna) 2013an Santurtzin estreinatuta.

Antzezle gisa, hurrengo konpainiekin lan egin du: Karraka, Gaitzerdi, Hortzmuga, Arriaga anterkiaren hainbat ekoizpenetan…

Hezitzaile gisa, ibilbide luze eta garrantzitsua dauka dantza garaikide eta pilates irakasten zentru ugaritan. Antzerki prestatzaile fisiko bezala lan egiten du ere hainbat antzerki ekoizpenetan.

MARÍA MARTÍN

Aikoa eskolan hasi zituen bere dantza klasiko ikasketak.

Dantza Klasikoko hesiketa egin zuen, Donostiako Dantza eta Musika kontserbatorioan (1993-2002).

Dantza garaikidean prestakuntza jarri zuen Bilbon, Matxalen Bilbao, Bego Krego, Blanca Arrieta eta beste askoekin. Londres, New york, Luxenburgon eta beste hainbat hirietan jarraitu zuen.

Espainiako Hezkuntza eta Kultur Ministerioaren bekatuta da 2004an, eta Bruselasen jarraitzen du bere prestakuntza hurrengo jendeekin (besteak beste): Iñaki Azpillaga (Última Vez Konpainia), Joanne Leighton (Velvet konpainia), Jason Beechey (Charleroi Danses konpainia), Germán Jáuregui, Marielle Morales (Mala Hierba Konpainia)…

Dantzari gisa hurrengo konpainiekin lan egiten du: Mala Hierba (Bruselas), La Dinámika (Bilbao) “Tira del hilo” eta “Animaliak” lanekin, Matxalen Bilbao “Haiku”-rekin, Organik Dantza “Malditas” eta “In corpore sano”-rekin. Krego-Martin Danza BAD 2011ko Festibalean “Así y restar”-ekin. “Bilbao-Bilbao” Arriagako ekoizpean (2010), Ester Forment konpainia (Bartzelona)…

Maspalomas-eko Koreografia Leihaketan birritan parte hartzen du koreografo eta dantzari gisa, eta Madrileko Koreografia Leihaketan ere.

Bego Kregorekin Krego-Martin Danza Konpainia sortu du. “Spaceko Zarama” (Eusko Jaurlaritzaren diru-languntza jasota) dantza lana izan zen, Martxoak 2013an, konpainiaren jaiotza.