TIRA HARIARI

SINOPSIA

Hiru zenbaki magikoa izan ahal da. Hiru. Hiru lagun, hiru istorio, hiru hizkuntz, hiru toki ezberdin. Hiru imaginarioa berdin bat izan daiteke.

Istorio bat, bidai bat, guztien arteko esperientzi bat.

Hirurak elkartzen dira arratzaldero enparantzan jolasteko.

Badago hobeagorik? Bat-batean, haize ekaiztsu bat agertzen da eta guztia eramaten du berarekin: haria eramaten du, globoa, kometa, txakurraren zaunka. Zurrunbilo batek beste leku batera, herri miragarri batera, arrastatzen ditu hiru lagunak. Bakoitzak mundu magiko baten paregabeko esperientzia biziko du eta besteekin partekatuko du. Hasiera eta amaiera topatzen dira, hiru lagunen antzera, leku berberan. Itzela da, beti lagun berriak egiten dituzte, gauza berriak ikasten dituzte, primeran pasaten dute. Hitzak ere haizeak eraman zituen eta koloreak, erritmoa, ustekabeak eta umorea ekarri zituen trukean.

 

Eguzki papel

FITXA ARTISTIKOA

  • Koreografia eta ideia: Eguzki Zubia, Bego Krego
  • Zuzendaritza: Bernabé Tebar
  • Antzezleak: Silvia Clemente/María Martín, Bego Krego, Eguzki Zubia
  • Jatorrizko musika: Nick Burge
  • Jantziak: Mayda Zabala
  • Eszenatokia eta efektuak: Eletiope, s.l.
  • Argiztapena: Oscar Grijalba
  • Diseinu grafikoa eta kartela: Itziar Barrio
  • Produkzioa: Aurora Grijalba
 
Bego